lunes, 6 de enero de 2014

ISSa eta "maratoiak"


La verisón en castellano la podeís encontrar en el gran blog de Manu Arregi "El Navegante"

EEIa (Estazio Espazial Internazionala) edo ISSa munduko satelite ikusiena da, eta disdira erregular gehien duena. Ehunka pertsonak ikusten dute egunero, Heavens-Above edo Calsky-ren predikzioaz lagunduta, baina gutxi batzuk bakarrik fijatzen dira pasuen boladetan.

Momentu hauetan seguruenik irakurle bat baino gehiagok konturatu da egunero daudela EEIaren pasuak.

Lenengo, EEIak lurra edo beste edozein planeta, ilargi edo eguzkirekin ez duela patroirik esan behar da, laburrez esanda ez dago harmonikorik beraien artean. 51,6ºko inklinazioan hegan egiten du, hori esan nahi du 51,6ºko (ipar edo hegoalde) latitudetan hegan doala, ta 415 Km tako altitudean doa gutxi gorabehera momentu hauetan, transobrdadore espazialaren erretiradatik Soyuz kapsulak altitude horietaraino ailegatzeko gai direlako.

51,6ºtako latitudeetaraino hegan egitea 70ºtarate ikusgarria esan nahi du, beste hitzekin esanda, ekuadorretik 70º baino hurbilago dagoen edozein pertsona ikusi ahal du.
Horretarako, Manu Arregik Heavens Above webgunean EEIrako predikzioak ikusteko artikulu bat egin zuen (hemen).

Heavens Aboveren taulak ikusita, horaintxe bertan EEIrako pasuak daudela ikusi ahal dugu, baina zergatik?
Heavens Aboveko lekuaren predikzioak. Gauerako eta goizerako predikzioekin.

Pasuak egunero (ilunabarrean eta egunsentian) egoteak satelitea "maratoian" dagoela deitzen diete zenbait zalego batzuk, eta basikoki munduko edozein lekutan obserbazio patroiak ezin hobeak diren egunetan gertatzen dira. Fenomeno hau EEIa (eta beste sateliteei) kanpoz gertatzen da: Lurraren orbita eguzkiaren inguruan.

Prezesioak kontuan hartzen ez baditugu, EEIak orbita berbera edukiko luke beraren planoan egonda. Imagina dezagun horrela dela.

Orbita berdina da beti, longitude desberdinetan ikustea uzten duena lurraren errotazioa da. 3D simulazio honetan ikusi ahal da:
                                       
EEIak zirkunferentzia aldatu gabe mugitzen da, baina behean lurra mugitzen da.

Denok dakigunez, Lurrak 365 egunetan orbitatzen du eguzkia, horregatik EEIak argia jasotzen duen angelua gradu bat  mugitzen da egunero (365 egun/360 gradu= gradu 1/egun gutxi gorabehera). Beno, ba urtero bi alditan EEIaren orbitak leku idealan dago eguzkiko argia konstanteki jasotzeko, irudi honetan ikusten den bezala:


Eguzkian 90ºtan ematen dio beti eta konstanteko argiztatuta gelditzen da. Horren ondorioz, gaua den leku guztietan ikusgai da ilunabar eta egunsentietan. 6 hilabete pasata eguzkiaren argia beste aldetik jasoko luke, fenomeno berbera eginda.


Maratoiak gerturatzen edo aldentzen diren egunetan beste fenomeno bat gertaten da: Egunsentian edo ilunabarrean bakarrik ikusgai da. Hori alineamendua perfektua ez delako ta orbitaren tarte bat gauean pasatzen dutelako gertatzen da.

Hurrengo maratoien erdiko egunak hauek izango dira*:

-2013ko abendua (pasatuta)
-2014ko ekainak 2-3
-2014ko urriak 2 (ez da konpletua), prezesioaren erruz eta lurraren orbitaren erruz.
-2014ko abenduak 30; 2015eko urtarrilak 1
-2015ko martxoak 1 (ipar hemisferiorako bakarrik edo ekuadorrean gertu daudenentzako), lurraren orbitaren erruz.
-2015eko martxoak 31 (hego hemisferiorako bakarrik edo ekuadorrearen gertu daudenentzako), lurraren orbitagatik eta prezesioagatik.
-2015 maiatzak 30



*Datak bariazioak izango ditu, hainbat egunetakoak, bereiziki urrun dauden datentzako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario