martes, 22 de octubre de 2013

EEIa eta Cygnus, espazioan banaturik jada

Estazio Espazial Internazionala eta azken amerikar espaziontzia, Cygnus, banatuta daude jada. Maniobra 11:00 UTCtan gertatu da gaur, urriak 10. Canadarm-2 beso robotikoa kapsula heldu eta Harmony modulotik urrundu du, astronauten laguntzarekin. Ondoren, metro batzuk urrunduta, kapsula askatu eta bere kontuz urrundu da Estaziotik. Atmosferan erreko da bihar, bersarpen kontrolatu baten ondoren, ozeano Barearen gainean, guztira 1,100 kiloko zakarrak berarekin eramanda.
Cygnus kapsula 700 Kg eraman ditu misioi honetan, baina hemendik aurrera 2 tona eramateko gaitasuna edukiko du. Kapsularen bertsio handiago batean, 2,7 tona eraman ahalko ditu.

Bersarpena

Bersarpenarako Cygnus-ek orbita jeitsi izan beharko du. Horregatik, beraren orbita aldatuko du zenbait aldiz.
EEItik urrundu eta geroko gutxi-gorabeherako orbita bat kalkulatu dut, Ingalaterran pasoa ikusten zegoen jendearen argazkiekin lagunduta:

CYGNUS
1 39258U 13051A   13296.05956904 0.00033976  00000-0  59073-3 0    04
2 39258  51.6027 194.5312 0006473 141.3019 154.8434 15.50827772    08

Segundu batzuk dago aurreratua EEIarekin konparaturik:



Bihar eguerdian bersartuko denez, gaurko pasoa lehenengo ta azken aukera izan da. Pena hodeituta egotea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario